ZORIONAK ETA URTE BERRI ON !!

jueves, 9 de diciembre de 2010

Lehen Hezkuntzako aplikazioak

Gaurko sarrerarekin hasteko, nire ikasleekin lan egiteko materiala bilatu eta aztertu dudala hainbat web orrialdeetan aipatu nahi dut. Bertan, mota askotako ariketak, jolasak, aplikazio desberdinak ikusteko aukera izan dut.
Aukeratu dudan gaia Ingurumena/Zientzia izan da. Izan ere, ezinbesteko arloa ikusten dut haurren ikaskuntza prozesuan.
Nire ustez, arlo hau baliabide multimedien bidez lantzea oso aproposa da badirelako gai batzuk liburuetan aztertu eta ikasi ezin direnak eta IKTen bidez ikasi daitezkeenak.

Hainbat web orrialde ikusi eta gero, nire ustez interesgarriak diren bi orrialde aztertuko ditut hurrengo irizpideak kontuan izanik:
-diseinua
-edukia
-elementu teknikoak
-sinesgarritasuna (egilea)

Aztertu dudan lehenengo web orrialdearen helbidea hurrengoa da: http://www.ikasguay.com/

Lehenik eta behin, esan beharra dago bi hizkuntzatan aztertzeko aukera eskaintzen duela: euskara eta gaztelania.
- Web honen diseinua nahiko sinplea da, baina kolore desberdinaz baliatzen da erakargarria izateko, hau da, ikusteko atsegina izateko. Gainera,ezkerraldean agertzen direnez aukeratzeko arlo desberdinak, oso ondo ikusten dira. Bertan eskaintzen den informazioa eta loturak oso ondo antolatuta daude.
- Edukiei dagokionez,hainbat arlo lantzeko aukera ematen digu eta bakoitzaren barruan gehien erabiltzen diren ekintzak eta baliabideak. Eduki hauek arloka sailkatuta daude eta hauen barruan arlo horri dagokion informazioa agertzen da.
-Elementu teknikoei erreparatuz, lehen esan dugun bezala diseinua sinplea da ,beraz, oso erraz aurkitzen da bilatu nahi dena. Loturak sakatuz gero, hauen izena handitu eta negritaz jartzen da. Bestalde, aplikazioak oso azkar kargatzen dira erabilera arinduz. Lehenengo orrialdean grafiko gutxi batzuk agertzen dira batzuk apaingarri gisa eta beste bat sarrerara bueltatzeko. Baina, landu nahi den atal bakoitzaren barruan, adibidez materia, elementu tekniko eta apaingarri ugari agertzen dira, musikarekin laguntzen direnak.
Modu honetan, erakargarria egiten da eta haurrentzat irudiak egotea eta haien irudi hauek manipulatu ahal izatea laguntza handikoa da.
-Sinisgarritasunari dagokionez, ez da agertzen nor den sortzailea ezta honen lanbide edo erakundea. Dena den, Lehen Hezkuntzako Ikasleentzako web gune interesgarrien bilduman agertzen da eta berritzegunearen eta IKT mintegiaren aipamena egiten du.

Hautatutako bigarren web orrialdea hurrengoa da: http://lolacas.wordpress.com
- Diseinuari dagokionez, lehenengoa baino landuagoa dago. Blog honen fondoa grisa kolorekoa da ere baina, kasu honetan, beste gadget batzuk agertzen dira, hots, egutegia. Fitxategiak antolatuta agertzen dira hilero eta arloak ere ondo ikusten dira.
Gainera, aipatzekoa da gehien ikusten diren fitxategiak destakatzen direla, erabilera erraztuz. Oso erabilera erraza eta sinplea du.

- Eskaintzen dituen edukiak arloka agertzeaz gain, zikloka bananduta ere agertzen dira. Jolasak, bideoak eta ariketak dira gehienbat agertzen diren ekintzak, niretzat nahiko interesgarriak direnak. Izan ere, ez da erraza mota honetako fitxategiak euskaraz bilatzea. Gainera, teoria eskaintzeaz gain, hiztegi txiki bat agertzen da askotan landutako gaiari buruzkoa.
- Nahiko arina da, baina dena den, badaude orrialde batzuk zabaltzeko zailtasunekin, adibidez, plug in java bertsio berria deskargatuta izatea eskatzen dituztenak. Bideoak eta irudiak eskaintzen dira azalpenak ematerakoan eta hori laguntza handikoa dela uste dut.
- Orrialdearen egilea Lehen Hezkuntzako irakasle anonimoa da. Blogera igotako fitxategiak gaurkotzen doa bi hilero gutxi-gorabehera.

Aztertutako azkeneko orrialdea hurrengoa da: http://miclase.wordpress.com
-Web orrialde honen diseinua ondo egituratuta dago zeren eta bertan agertzen diren loturak eta informazio eskuragarria ondo antolatuta dauden eta erabiltzeko erraza den. Bestalde, diseinua sinplea dela esan dezakegu, kolore argiak erabiltzen ditu eta ezkerraldean eduki guztiak agertzen dira.
- Edukiak arloka sailkatuta agertzen dira eta arlo bakoitzaren azpian arloekin zerikusia duten informazio eta azpiatal desberdinak.
-Elementu teknikoei dagokionez, oso erraz ikusten da interesatzen zaiguna, eta interesatzen zaiguna lantzeko adibide desberdinak agertzen zaizkigu. Loturak eta bideoak arin kargatzen dira eta elementu audiobisualak eta teoria tartekatzen ditu. Grafiko eta marrazki ugari agertzen dira.
-Bukatzeko, sinesgarria den ala ez jakiteko blogaren hasieran aurkezpen labur bat egiten du egileak identifikazio moduan. Erakunde batean lan egien duen pertsona bat da,m hain zuzen ere irakasle bat.
2007tik 2010era igotako baliabideak aurkitzen dira, beraz, edukiak eta loturak gaurkotuak dira.

sábado, 4 de diciembre de 2010

“ESKOLA 2.0” PROGRAMA ETA ARBEL DIGITALAK

“Eskola 2.0” programa Espainian baietsi zen 2009/10 kurtsoaren hasieran. Honen helburua IKTak eskoletara zabaltzea zen, batez ere LHko hirugarren zikloan eta DBHko lehenengo zikloan.
Baina, denborarekin ikusi da nola programa honek ez duela ikasleen ikaskuntza prozesuak hobetzen, eta gainera, kasu askotan kontrako eragina izaten dutela. Hau da, kasu batzuetan kaltegarria ere izan daiteke.
Gainera, esan beharra dago inposaketa moduan jarritako programa dela eta irakasleei ez diela modu didaktiko batean haien klaseak ematen uzten eta dauden arazoei irtenbideak ematen.
Bestalde, programa honek aurreko mendean porrot egin zuen Atenea proiektuaren planteamendua jarraitzen du, hau da, helburu bakarra zentroetan teknologia egotea da, ez irakasleen parte hartzea, proposamen didaktiko eta teknologikoak entzutea, ezta beharrizanak zeintzuk diren entzutea ere. Hortaz, ez da hezkuntzaz eredu berririk, ezta IKTak ikasleei hurbiltzeko proposamen berririk ere.
Orduan, zein asmorekin sortu egin zen programa honek? Eskola 2.0 herri-gastua justifikatzeko asmoarekin baino ez zen sortu. Ekonomiaren aldetik merkatarizazio prozesu bat eman zen, ikaskuntzan ere eragina izan zuena. Hau dela eta, dirua irabazteko asmoarekin Eskola 2.0 programa baietsi zen, ikaskuntza planteamendurik gabe.
Proiektu honen aurrekaria “arbela digitala” deituriko proiektua da, 2003an martxan jarri zena. Ordenagailu bana ematean eta gela bakoitzean bideo-proiektore bat jartzean datza. Dena den, ez zuen curriculumean inolako aldaketarik egin eta diru asko galdu egin zen. Izan ere, ikasleek ez zuten emaitzak hobetzea lortu eta zentroak metodo tradizionalekin jarraitzen zuten.
Emaitzei eta sortutako egoerari erreparatuz, proiektu horretan sartuta zeuden zentroak programa honi ezetz esan zioten, baina honekin ez dut esan nahi TTBBei ezetza esan ziotenik.
Agerian dago teknologia berriek gure gizartean duten eragina, eta normala denez gure hezkuntzan ere. Baina gauza bat da garrantzizko instrumentuak izatea eta beste gauza bat da gure hezkuntzaren bizkar muina izatea edo eta FIN bat soilik izatea.
Eskoletako geletan digitalizazioa emateko hurrengo faktoreak kontuan hartu behar dira:
Hezkuntza zerbait publikoa da, eskubide bezala ulertu behar dena, egitura digitalak erabiltzea, ezagutza eta software libreak bultzatzea, komunitate digitalak sortzea eta hainbat baloreen aldaketa: ezagutza, estrategia pedagogikoak, …

miércoles, 17 de noviembre de 2010

BLOGEN APLIKAZIO DIDAKTIKOAK

Nire ustez, gaur egun TTBB-ak eta hain zuzen Blogak, oso aplikazio erabilgarriak dira gure ikasleen ikaskuntza prozesua hobetzeko.
Izan ere, web site honen bidez ikasleen parte-hartzea sustatzen denez, hauek motibatuagoak daude eta lan egiteko gogoak pizten dira.

Hainbat aplikazio didaktiko dituzte, ala nola, idazteko erreminta moduan erabiltzea, haien lanak proiektatzeko baliabide gisa, oro har, ikasleen oinarrizko gaitasunak garatzeko.
Aplikazio didaktiko hauek kontuan hartuta, blogaren erabilera klasekoa, irakasleena edo zentrokoa izan daiteke.
Ikasleek bloga eguneroko moduan, sormena adierazteko, ideiak elkartrukatzeko, kritikotasuna garatzeko, irakasle-ikasle-familiaren arteko komunikazioa errazteko, etab. balio du.
Alde batetik, osagarri moduan erabili dezakete klasean egindakoa ikusteko edo eta ariketa berriak eskuratzeko. Honen bidez, ikasleek klasean egindakoa birbegiratzean ikasitakoa finkatzen laguntzen du.
Bestalde, haien hausnarketak, esperientziak edo lanak bertan igotzeko aukera dutenez, ikasleek idazkera lantzen eta zaintzen saiatzen dira. Esfortzu hau ez da berdina ikasleek haien koadernoetan idazten dutenean, emaitza ikusten duen pertsona bakarra irakaslea delako.
Eguneroko moduan ere erabili dezakete bertan ideiak elkartrukatzeko.

lunes, 8 de noviembre de 2010

- ETEN DIGITALA-

Julio Cabero Almenarak Eten digitalari buruz idatzitako artikulua irakurri eta gero, ideia nagusiak konpartitu nahi ditut zuekin gaurko sarreran. Testu osoa irakurri nahi baduzue, hemen klik egitera gomendatzen dizuet.
Hasteko, esan beharra daukat eten digitalaren terminoa definizio eta proposamen ugari dituela, horietako bat eta sinpleena hurrengoa da:
Sarera sartu daitezkeen eta sartu ez daitezkeen pertsonen, erakundeen eta gizarte edo hirien arteko desberdintasuna da. Desberdintasun honek TTBBen bidez informazioa, ezagutza eta hezkuntza eskuratzeko aukeren arabera defini dezakegu.
Honen ondorio zuzena pertsonen, gizarteen eta hirien bazterketa da, TTBB-ek eskaintzen duten garapen ekonomiko eta sozialaren aukerarik gabe. Hau da, bazterketa teknologikoaz gain, soziala eta pertsonala ere jaso egiten dute.
Jarraian, laburki azalduko ditut autorearen arabera bereizten diren eten motak.

1) Ekonomikoa:
Eten hau azaltzeko, bi tendentzia moten aurrean aurkitzen gara, biguna eta gogorra. Lehenengoa, konpondu daitekeen arazo bakarra komunikatzeko teknologien azpiegitura dela dio, eta bigarrena, aldiz, gizartean eta ekonomian dagoen desberdintasunagatik.

2) Hezkuntzakoa:
Eten hau saihetseko, alfabetizazio digitala gomendatzen du autoreak. Beraz, ikasleak teknologia berriekin harremanetan egon behar da, hauek XXI. Mendean informazioa konpartitzeko oinarrizko erremintak izango baitira.

3) Hizkuntzakoa:
Munduan bezala, sarean ere ingelesa da gehien erabiltzen den hizkuntza. Hortaz, mota honetako etena saihesteko lehenengo pausua ingelesa menperatzea izango litzateke.

4) Generazionala:
Artikuluan agertzen diren datuei erreparatuz, argi dago gazteek direla teknologia berri hauek gehien erabiltzen dituztenak. Ezberdintasun nabari hau izan daiteke gaur egun txikitatik erabiltzen hasten direla, beraz, erraztasun handia dute hauen aurrean. Guzti hau kontuan hartuta, honek ere hezkuntzan eragin zuzena izango duela esan beharra dago.

5) Irakasle-ikasleen artekoa:
Arestian aipatu dudan bezala, gazteen erraztasun handia ikustean, irakasleek ez dira oso eroso sentitzen beldurra baitute haien ikasleek haiek baino gehiago jakiteagatik. Hau dela eta, irakasleek hainbat ikastaro egin behar dituzte hauen aurrean duten ezagutza falta murrizteko. Baina arazoa ez da hemen bukatzen. Irakasleek ikasitakoa menperatzen dutenean, TTBB-ak berritzen dira eta berriro ikasteko beharra daukate.

6) Generokoa:
Datuen arabera, gizonek dira teknologia berriak gehien erabiltzen dituztenak. Dena den, badira hiri batzuk non desberdintasuna ez den hain nabaria, hots, Suedia.

7) Fisikoa edo Psikologikoa:
Nahiz eta inklusioaren alde egon, oraindik ez dira ikasle guztiontzat diren TTBB-ak sortu. Landu gabe dagoen arloa da.

Eten motak definitu eta gero, nire ustez zein izan beharko litzateke eskolaren papera aipatuko dut.
Lehenik eta behin, ez gara soilik hardware-an zentratu behar, softwarea ere kontuan hartu behar dugu. Saiatu behar gara alfabetizazio digitala lortzen eta irakasleen prestakuntza eta hezkuntzaren eta enpresen arteko erlazioa oinarrizkoak izanik arazo honi aurre egiteko.
Bukatzeko, denon esku dagoela ideia hauek bultatzea esan beharra daukat, nahiz eta hainbat hiritan oraindik arazo ekonomikoak eta desberdintasunak nabariak izan.

sábado, 30 de octubre de 2010

Informazioaren Gizartea eta Teknologia Berriak

Teknologia berrien eragina gero eta handiagoa da bizi garen gizarte honetan,  informazioaren gizartean hain zuzen ere.  Gero eta gehiago dira gure eguneroko bizitzan eragin handia duten teknologia berriak, hots, ordenagailua, mp4ak, telebista, …
Hauen bidez, modu erraz eta azkar batean jaso dezakegu nahi dugun informazioa, eta modu honetan,  gure gizartean eta beste gizarteetan gertatzen dena ezagutu dezakegu gure etxetik mugitu gabe. Nire ustez, honek abantaila handia da eta ondo erabiliz gero aurrerapauso handia.
Dena den, nahiz eta hainbat esparruetan sartzen lagundu behar dugun, adibidez hezkuntzan, ez gara soilik teknologia berrien erabilerara mugatu behar.

sábado, 23 de octubre de 2010

PROMETEUS. La revolución de los medios

Gaia: Teknologia berriak etorkizunean izango duten erabilera, gaur egungo erabilera kontuan hartuta.
Bideoa:
Prometeus mundua internetekin hasten dela adierazten da bideoan. Antzinako komunikabideak, hala nola, telebista, publizidadea, irratia,...etab desagertu  egiten dira eta horren ordez, kumuniabideekin erlazio duten gauzak online jaso ditzakegu. Adibidez, egunkaria irakurri beharrean, berriak irakurri ditzakegu  Wall Street Journalen eta  pelikulak ikusi ditzakegu iragarkiak ikusi gabe Youtube-n.
Hau dela eta, “prosumer  sortzen da, informazioen egile eta kontsumitzailea(edonor bihurtu daiteke “prosumer” batean).
Bestalde, blogaren erabilera azpimarratzen da, baita Wikipediaren erabilera handia ere. Hortaz, iragana digitala izango dela diote. Izan ere, munduko hiri nagusietan pertsonak doan konektatu ahal dira edozein lekutan.
Gainera, gero eta gehiago dira hitz digitalei moldatzen ari diren pertsonak, baita bigarren bizitza bat izan ahal dituztenak “Avatar”-en bidez.

Etorkizunari begira:
2011an itzulezineko garaia helduko dela kontuan hartuta, interneten eragina oso handia izango dela diote eta 2015ean, gaur egun informazioa eskuratzeko iturritzat hartzen ditugun egunkariak eta telebista konpainiak desagertu egingo direla.
Honekin, interneten behar dugun guztia aurkitu ahal izango dugula beste zerbait erabili beharrean adierazten digute.
2027an, Second Life Spiriit-en bilakatuko da eta  pertsonak edozertan bihurtu daiteke, memoria objektua bihurtuz.
Azkenik, 2050ean, munduko merkatu birtual handiena bilakatukoa da, esperientzia errealitate berria bilakatuz.

Nire ustez, bideoa ikusita  teknologia berriengan, bereziki internetengan dugun dependentzia oso altua dela esan beharra daukat. Gaur egun, lehen ez bezala, edozer gauza egiteko internet erabiltzen dugu, nahiz eta kasu guztietan beharrezkoa ez izan.
Dependentzia honek, nire aburuz, denborarekin txarra izan daiteke, gure bizitza birtualegia bihurtuko delako, eta orain arte erabilgarriak izan diren beste teknologia berriak alde batean utziko direlako.

Guk, etorkizuneko irakasleak izango garenok, errealitate honetara ahalik eta gehien hurbildu behar gara, baina betiko errealitatea, hau da, gure errealitatea ahaztu gabe.
Eskoletan denborarekin teknologia berriak nagusitzen joango dira eta nire ustez aldaketa horretarako prest egon behar gara.
Amaitzeko, gizarteak honetan garrantzi handia duenez konturatu behar da noiz arte heldu nahi dugun eta horrela jarraituz gero izan dezakeen ondorioak.