Julio Cabero Almenarak Eten digitalari buruz idatzitako artikulua irakurri eta gero, ideia nagusiak konpartitu nahi ditut zuekin gaurko sarreran. Testu osoa irakurri nahi baduzue, hemen klik egitera gomendatzen dizuet.
Hasteko, esan beharra daukat eten digitalaren terminoa definizio eta proposamen ugari dituela, horietako bat eta sinpleena hurrengoa da:
Sarera sartu daitezkeen eta sartu ez daitezkeen pertsonen, erakundeen eta gizarte edo hirien arteko desberdintasuna da. Desberdintasun honek TTBBen bidez informazioa, ezagutza eta hezkuntza eskuratzeko aukeren arabera defini dezakegu.
Honen ondorio zuzena pertsonen, gizarteen eta hirien bazterketa da, TTBB-ek eskaintzen duten garapen ekonomiko eta sozialaren aukerarik gabe. Hau da, bazterketa teknologikoaz gain, soziala eta pertsonala ere jaso egiten dute.
Jarraian, laburki azalduko ditut autorearen arabera bereizten diren eten motak.
1) Ekonomikoa:
Eten hau azaltzeko, bi tendentzia moten aurrean aurkitzen gara, biguna eta gogorra. Lehenengoa, konpondu daitekeen arazo bakarra komunikatzeko teknologien azpiegitura dela dio, eta bigarrena, aldiz, gizartean eta ekonomian dagoen desberdintasunagatik.
2) Hezkuntzakoa:
Eten hau saihetseko, alfabetizazio digitala gomendatzen du autoreak. Beraz, ikasleak teknologia berriekin harremanetan egon behar da, hauek XXI. Mendean informazioa konpartitzeko oinarrizko erremintak izango baitira.
3) Hizkuntzakoa:
Munduan bezala, sarean ere ingelesa da gehien erabiltzen den hizkuntza. Hortaz, mota honetako etena saihesteko lehenengo pausua ingelesa menperatzea izango litzateke.
4) Generazionala:
Artikuluan agertzen diren datuei erreparatuz, argi dago gazteek direla teknologia berri hauek gehien erabiltzen dituztenak. Ezberdintasun nabari hau izan daiteke gaur egun txikitatik erabiltzen hasten direla, beraz, erraztasun handia dute hauen aurrean. Guzti hau kontuan hartuta, honek ere hezkuntzan eragin zuzena izango duela esan beharra dago.
5) Irakasle-ikasleen artekoa:
Arestian aipatu dudan bezala, gazteen erraztasun handia ikustean, irakasleek ez dira oso eroso sentitzen beldurra baitute haien ikasleek haiek baino gehiago jakiteagatik. Hau dela eta, irakasleek hainbat ikastaro egin behar dituzte hauen aurrean duten ezagutza falta murrizteko. Baina arazoa ez da hemen bukatzen. Irakasleek ikasitakoa menperatzen dutenean, TTBB-ak berritzen dira eta berriro ikasteko beharra daukate.
6) Generokoa:
Datuen arabera, gizonek dira teknologia berriak gehien erabiltzen dituztenak. Dena den, badira hiri batzuk non desberdintasuna ez den hain nabaria, hots, Suedia.
7) Fisikoa edo Psikologikoa:
Nahiz eta inklusioaren alde egon, oraindik ez dira ikasle guztiontzat diren TTBB-ak sortu. Landu gabe dagoen arloa da.
Eten motak definitu eta gero, nire ustez zein izan beharko litzateke eskolaren papera aipatuko dut.
Lehenik eta behin, ez gara soilik hardware-an zentratu behar, softwarea ere kontuan hartu behar dugu. Saiatu behar gara alfabetizazio digitala lortzen eta irakasleen prestakuntza eta hezkuntzaren eta enpresen arteko erlazioa oinarrizkoak izanik arazo honi aurre egiteko.
Bukatzeko, denon esku dagoela ideia hauek bultatzea esan beharra daukat, nahiz eta hainbat hiritan oraindik arazo ekonomikoak eta desberdintasunak nabariak izan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario