ZORIONAK ETA URTE BERRI ON !!

jueves, 9 de diciembre de 2010

Lehen Hezkuntzako aplikazioak

Gaurko sarrerarekin hasteko, nire ikasleekin lan egiteko materiala bilatu eta aztertu dudala hainbat web orrialdeetan aipatu nahi dut. Bertan, mota askotako ariketak, jolasak, aplikazio desberdinak ikusteko aukera izan dut.
Aukeratu dudan gaia Ingurumena/Zientzia izan da. Izan ere, ezinbesteko arloa ikusten dut haurren ikaskuntza prozesuan.
Nire ustez, arlo hau baliabide multimedien bidez lantzea oso aproposa da badirelako gai batzuk liburuetan aztertu eta ikasi ezin direnak eta IKTen bidez ikasi daitezkeenak.

Hainbat web orrialde ikusi eta gero, nire ustez interesgarriak diren bi orrialde aztertuko ditut hurrengo irizpideak kontuan izanik:
-diseinua
-edukia
-elementu teknikoak
-sinesgarritasuna (egilea)

Aztertu dudan lehenengo web orrialdearen helbidea hurrengoa da: http://www.ikasguay.com/

Lehenik eta behin, esan beharra dago bi hizkuntzatan aztertzeko aukera eskaintzen duela: euskara eta gaztelania.
- Web honen diseinua nahiko sinplea da, baina kolore desberdinaz baliatzen da erakargarria izateko, hau da, ikusteko atsegina izateko. Gainera,ezkerraldean agertzen direnez aukeratzeko arlo desberdinak, oso ondo ikusten dira. Bertan eskaintzen den informazioa eta loturak oso ondo antolatuta daude.
- Edukiei dagokionez,hainbat arlo lantzeko aukera ematen digu eta bakoitzaren barruan gehien erabiltzen diren ekintzak eta baliabideak. Eduki hauek arloka sailkatuta daude eta hauen barruan arlo horri dagokion informazioa agertzen da.
-Elementu teknikoei erreparatuz, lehen esan dugun bezala diseinua sinplea da ,beraz, oso erraz aurkitzen da bilatu nahi dena. Loturak sakatuz gero, hauen izena handitu eta negritaz jartzen da. Bestalde, aplikazioak oso azkar kargatzen dira erabilera arinduz. Lehenengo orrialdean grafiko gutxi batzuk agertzen dira batzuk apaingarri gisa eta beste bat sarrerara bueltatzeko. Baina, landu nahi den atal bakoitzaren barruan, adibidez materia, elementu tekniko eta apaingarri ugari agertzen dira, musikarekin laguntzen direnak.
Modu honetan, erakargarria egiten da eta haurrentzat irudiak egotea eta haien irudi hauek manipulatu ahal izatea laguntza handikoa da.
-Sinisgarritasunari dagokionez, ez da agertzen nor den sortzailea ezta honen lanbide edo erakundea. Dena den, Lehen Hezkuntzako Ikasleentzako web gune interesgarrien bilduman agertzen da eta berritzegunearen eta IKT mintegiaren aipamena egiten du.

Hautatutako bigarren web orrialdea hurrengoa da: http://lolacas.wordpress.com
- Diseinuari dagokionez, lehenengoa baino landuagoa dago. Blog honen fondoa grisa kolorekoa da ere baina, kasu honetan, beste gadget batzuk agertzen dira, hots, egutegia. Fitxategiak antolatuta agertzen dira hilero eta arloak ere ondo ikusten dira.
Gainera, aipatzekoa da gehien ikusten diren fitxategiak destakatzen direla, erabilera erraztuz. Oso erabilera erraza eta sinplea du.

- Eskaintzen dituen edukiak arloka agertzeaz gain, zikloka bananduta ere agertzen dira. Jolasak, bideoak eta ariketak dira gehienbat agertzen diren ekintzak, niretzat nahiko interesgarriak direnak. Izan ere, ez da erraza mota honetako fitxategiak euskaraz bilatzea. Gainera, teoria eskaintzeaz gain, hiztegi txiki bat agertzen da askotan landutako gaiari buruzkoa.
- Nahiko arina da, baina dena den, badaude orrialde batzuk zabaltzeko zailtasunekin, adibidez, plug in java bertsio berria deskargatuta izatea eskatzen dituztenak. Bideoak eta irudiak eskaintzen dira azalpenak ematerakoan eta hori laguntza handikoa dela uste dut.
- Orrialdearen egilea Lehen Hezkuntzako irakasle anonimoa da. Blogera igotako fitxategiak gaurkotzen doa bi hilero gutxi-gorabehera.

Aztertutako azkeneko orrialdea hurrengoa da: http://miclase.wordpress.com
-Web orrialde honen diseinua ondo egituratuta dago zeren eta bertan agertzen diren loturak eta informazio eskuragarria ondo antolatuta dauden eta erabiltzeko erraza den. Bestalde, diseinua sinplea dela esan dezakegu, kolore argiak erabiltzen ditu eta ezkerraldean eduki guztiak agertzen dira.
- Edukiak arloka sailkatuta agertzen dira eta arlo bakoitzaren azpian arloekin zerikusia duten informazio eta azpiatal desberdinak.
-Elementu teknikoei dagokionez, oso erraz ikusten da interesatzen zaiguna, eta interesatzen zaiguna lantzeko adibide desberdinak agertzen zaizkigu. Loturak eta bideoak arin kargatzen dira eta elementu audiobisualak eta teoria tartekatzen ditu. Grafiko eta marrazki ugari agertzen dira.
-Bukatzeko, sinesgarria den ala ez jakiteko blogaren hasieran aurkezpen labur bat egiten du egileak identifikazio moduan. Erakunde batean lan egien duen pertsona bat da,m hain zuzen ere irakasle bat.
2007tik 2010era igotako baliabideak aurkitzen dira, beraz, edukiak eta loturak gaurkotuak dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario