Web 2.0 interneten bigarren generazioa da, Tim O’Reilly-ek 2004.urtean izendatu zuen terminoa hain zuzen ere.
Sortu egin zen web 1.0 tik, guk ezagutzen dugun web tradizionaletik, beraz, honen garapena da. Teknologia berriak erabiltzeko eta ulertzeko modu berri honek, parte-hartzean eta informazio trukaketan oinarritzen da, interneten online parte hartzeko aukera emanez. Erabiltzeko erraztasun maila dela eta, erabiltzaileen arteko edukien transferentzia jarraitua ematen da, informazioa elkartrukatuz.
Sistema dinamikoagoa da eta aurrekoa baino malgutasun handiagoa dauka; erabiltzaileek testuak, irudiak… ikusteko aukera izateaz gain, informazioa sortu eta eraldatu dezakete haien iritzi pertsonalak idatziz.
Duen aurrerapenik handiena erabiltzaileetan nabari egin da, izan ere, orain arte ez zuten egun bezala parte-hartzen.
Aplikazio desberdinek osatzen dute, hauen artean, Wiki-ak Blog-ak, AJAX eta XML-a(RSS) dira garrantzitsuenetarikoak.
Wiki: webgune mota bat da; bertan erabiltzaileek orrialdeak sortu, aldatu, ezabatu eta eraldatu ditzakete
RSS: XML-aren familiako fitxategi formatu bat da. Honi esker informazioa elkarbanatu eta beste webgune batzuetan erabiltzea posible da, nahi dugun web orrialdeetan agertzen den gai bati buruzko informazioaren berri izaten.
Bloga: artikuluak eta iritziak argitaratu ahal diren Interneteko webgune bat da. Bertan, mezuak idazten ditu erabiltzaileak eta hauek kronologikoki argitaratuz doaz bere blogean.
AJAX: Posible egiten du web bat bigarren planoan serbidorearekin komunikatzea.
Sistema honek egungo gizartean eta kulturan eragina du, eskola ahaztu gabe.
Interneten erabilera gero eta handiagoa denez, beste hainbat medio alde batera geratzen joan dira. Askotan beste medioak, hots, telebista, egunkariak, aldizkariak, erabili beharrean, Interneten erabilerara mugatu ohi dira kontsumitzaileek. Honek, erosotasuna eskaintzeaz gain, kontrako aldeak ere baditu, adibidez, hainbat medioen erabilera murriztea.
Bestalde, informazioaren elkartrukatzea ematen denez, hainbat pertsonen eta enpresen iritzia eragina izan dezake beste pertsonengan, batzuetan ona izango dena eta beste batzuetan ez.
Nire ustez, teknologia berri honen erabilera oso interesgarria, erosoa eta erraza da, eta munduan gertatzen diren albisteak, eta hainbat informazio eskura izateko bide ona. Aurrerapen handia ikusten dut, eta erabiltzaileon parte-hartzea kontuan izatea beharrezkoa dela uste dut bizi garen gizarte moderno honetan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario